Nor gara

 

Etxebizitzak alokatzeko kudeaketaz arduratzen den agentzia bat gara. Etxebizitza bati errentagarritasuna atera nahi badiozu, gu gaituzu aukerarik onena! Etxearen kudeaketa osoaz arduratuko gara eta zu irabaziak lortzeaz.

Urtez urte alokairuen eskaera handitzen dela ikusiz ideia hau otu zaigu. Gure kostaldeko alokairuak bete egiten dira eta honen ondorioz aukera berri hau sortu da non bisitariak eta etxebizitzen jabeek etekina ateratzen duten, bientzat onuragarria baita.

Ilusioa eta lana

Zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditugu zuen interesen arabera. Gure helburua, jabeen ziurtasun eta lasaitasuna da, horregatik erabateko kudeaketa zerbitzua eskaintzen dugu non etxebizitza alokatzeko jarduera guztiaz  gu arduratzen garen.

Proiektu hau sortzeko ilusio eta esfortzu handia jartzen dugu egunero, gure zerbitzuak guztiz profesionalak izateak lehentasuna baitu eta honekin gure bezeroen esperientzia ezin hobeagoa izatea lortzen dugulako. Gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu bai telefono bidez, email bidez edo gure bulegora etor zaitezke non dituzun zalantza guztiak argitzeko prest gauden.